Azken berriak
atzera ES|EN
Urtarrilak 30-31: IV. jardunaldiak garapenerako estrategia positiboak. Elikadura-subiranotasuna emakumeen jakuntzatik eta haien jabekuntzarako

Emakumeen jabekuntzarako garapenerako estrategia positiboei buruzko jardunaldiak 2005ean egin ziren lehenengo aldiz Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Zuzendaritzaren eta Bilboko Udaleko Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Sailaren ekimenez.

Aurten Elikadura-subiranotasuna izango da ardatza. Aurreko urteetan legez, jardunaldi hauek Hegoko eta Iparreko eragileen truke-harremanetarako espazioa izango dira; emakumeen jabekuntzaren arloan hegoaldeko elkarte batzuek egindako esperientzietatik lankidetzaren arloan zerbait ikastea da asmoa.

IV. Jardunaldiotan, elikadura-subiranotasunaren kontzeptua aztertuko eta horretan sakonduko dugu, feminismoarekin lotzeaz aparte. Era berean, antolatuta dauden emakume nekazari batzuen esperientzia ezagutuko dugu, emakume bezala borroka egiten dutenak.

Jardunaldiak garapenerako lankidetzan lan egiten duten eragileentzat dira, baita mugimendu ekologistetako, nekazaritzako sindikatuetako eta emakume eta feministen elkarteetako kideentzat.

Lekua: Ibiltokia Uribitarte 3. Bilbo.

Ordutegia: urtarrilak 30 / 9.15 - 17.

urtarrilak 31 / 9.30 - 14.30

Inskripzio muga-eguna: urtarrilaren 24an, osteguna.

Inskripzioa doakoa da.

Informazio gehiago:

Egitaraua eta izen-emate orria (pdf - 234KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco