Azken berriak
atzera ES|EN
Urtarrilak 21-26 : EKINTZA GLOBALERAKO ASTEA

Ekintza Globalerako Astea ospatuko da, Bilbon, datorren urtarrilaren 21etik 26ra bitartean Euskadiko GGKEen koordinakundeak antolatuta (beste erakunde batzuekin batera).

Ondorengo lotura gunetan ekitaldien egitaraua eta ospakizun horren harira onartutako adierazpena eskura dituzu.

Ekitaldien egitaraua (pdf 188KB)

Adierazpena:

Munduko zoko, herri, eskualde, baserrigune,
hirigune eta bazter guztietako erakunde, sare, mugimendu
eta sindikatuetan bildutako adin, herri, kultura
eta sinesmen guztietako milioika
gizon eta emakume gaude elkartuta konbikzio honen atzean

BESTE MUNDU BATEN ALDE

Gure alternatiba eta proposamenen aniztasun, dibertsitate eta aberastasunetik, aurka egiten diogu neoliberalismoari, gerrari, kolonialismori, arrazakeria eta patriarkatuari, eta baita ere horien guztien ondorioa diren indarkeria, zapalketa, bazterkeria, pobrezia, gose, ingurumenaren hondamen eta giza-eskubideen ukazioari.

Urte asko daramatzagu erresistentzian eta prozesu berritzaileak eraikitzen, antolaketa eta ekintza molde berriak sortzen esparru lokaletik esparru globalerantz, bereziki Munduko Gizarte Foroaren prozesua abiatu zenetik eta bere Printzipioen Gutuna onartu zenez geroztik, zeinetatik sortu baita deialdi hau.

Geure agenda propioa eraikitzeko beharraz ohartuta eta milaka adierazpen eta nahikari horien inpaktua indartzeko dagoen premiaz jabeturik, eginahalean saiatuko gara elkartasuna sustatzen eta gure borroka, kanpaina, alternatiba-eraikuntza eta aliantzen arteko konbergentziak indartzen.

2008ko urtarrilaren 26ko Mobilizazio eta Ekintza Globalaren Egunean parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu

Indartsu egiten gaituen aniztasun horretatik abiaturik, gonbit egiten dizuegu guztioi egun horretan kreatibitatez landu ditzazuen, zuetako bakoitzak landu ohi dituen eran, zuoi dagozkizuen lan-esparruko gaiak, ekintzak, jarduerak eta konbergentziak.

EKIN DEZAGUN ELKARREKIN BESTE MUNDU BATEN ALDE

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco