Azken berriak
atzera ES|EN
Gernikak UNESCOren "BAKEAREN ALDEKO HIRIAK" saria jaso du

Gernika-Lumok UNESCOk ematen duen Bakearen aldeko hiriak saria jaso du 2002-2003. edizioan.

UNESCO Etxeak aurkeztutako Gernikako kandidatura  hiru egitasmok osatzen dute: Berraskidetzea, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegia eta Gernikako Bakearen Museoa.

Gernikaz gain, 2002-2003ko edizio honetan, hiri irabazleak ondorengo hauek izan dira:

-Harar (Etiopia) eta Uagadugu (Burkina Fasso) Afrikako eskualdean (ex -aequo).

-Dushanb (Tayikistn) Asia eta Pazifikoko eskualdean.

-Ras-El-Matn (Libano) arabiar estatuetako eskualdean

-Bogota (Kolonbia) Latin Amerika eta Karibeko eskualdean.

Urte birik behin ematen den Bakearen aldeko hiriak sariak, gizarte kohesioa indartu, auzo txiroenetan bizitza kalitatea hobetu eta armonia eta dibertsitatea sustatzen duten ekimenak saritzen ditu. Sari honetarako herri hautagaiak bertako aktore eta ineterlokutore nabarmenek osatutako Bakearen aldeko hirien sarean parte har dezakete. Sare honek munduko herri desberdinetan egindako ekimenei buruzko informazioa ezagutu, baliozkotu eta hedatzeko balio du.

Informazio gehiago:

UNESCO.Bakearen aldeko hiriak" saria

Gernika Gogoratuz

Gernika-Lumoko Udala

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco