Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOREN INDEX TRANSLATIONUMaren 75. urteurrena

Index Translationum delakoa mundu osoan itzulitako lanen errepertorioa da. 1932an sortu zuen Nazioen Elkarteko Lankidetza Intelektualeko Institutuak eta itzulpenen inguruan dagoen nazioarteko bibliografia bakarra da. Aurten betetzen du 75. urteurrena.

Gaur egun Indexaren datu-basean 130 herrialde baino gehiagotan argitaratu eta itzulitako lanen 1.700.000 erreferentzia bibliografikotik gora biltzen dira, jakintzaren alor guztietakoak. 250.000 egile inguru aipatzen dira eta 800 bat hizkuntza. Interneten kontsulta daiteke.

Lan-tresna paregabea da, liburutegi nazionalek jakintzaren alor guztietan izan duten nazioarteko lankidetzaren fruitua. Liburuzain, dokumentalista, ikerlari, editore, kazetari, itzultzaile eta ikasleentzat da, batez ere, Indexa.

Edizio bakoitza 100.000 erreferentzia berrirekin eguneratzen da urtero. Aipatzekoa da edizioak eta eguneratzeak metatu egin direla 1979. urteaz geroztik. Urte hartan, behin informatizazio pausoa eman eta gero, bihurtu zen Index Translationum UNESCOren datu-base garrantzitsuena, bere informazio bolumena dela eta.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Index Translationum

Bilaketa bibliografikoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco