Azken berriak
atzera ES|EN
NAZIOARTEKO MAHAINGURUA HERRITARTASUNA KULTURA ETA ERLIJIO ANITZEKO GIZARTEETAN

Hurrengo abenduaren 18an, asteartean, Herritartasuna kultura eta erlijio anitzeko gizarteetan nazioarteko mahaingurua egingo da Bilbon, Barandiaran Kristau Alkarteak eta Pax Romanak antolatuta.

Ekitalde hau, askotariko jatorrietako gazteen eta adituen ikuspuntutik jorratuko dena, Bilbon abenduaren 10-tik 19-ra bitartean Gazteen Nazioarteko Kultura eta Erlijioen Arteko Elkarrizketari Buruz ospatzen ari den 3. Mintegia-ren baitan sortzen da.

Nazioarteko mahaiaren helburua esperientzia eta ikuspuntuen trukea da, askotariko tradizio kultural eta erlijiosoetako (kristautasuna, islam, judaismoa, budismoa, hinduismoa, Bahai erlijioa, Brahma Kumaris erlijioa, agnostizismoa eta abar) eta askotariko herrialdeetako (Ghana, Benin, Ruanda, Israel, Palestina, Txina, India, Korea, Ameriketako Estatu Batuak, Turkia, Georgia, Euskal Herria eta abar) gazteen artekoa, hain zuzen.

Mahai inguruan hizlari hauek parte hartuko dute: Lawrencia Kwark (Korea), Herritartasun kontzeptua garrantzitsua da egungo testuinguruan? inguruan arituko da, Taza zhan (Turkia), Herritartasuna, segurtasuna eta demokrazia-ri ekingo dio eta Egide Rwamatwara-k (Ruanda), Immigrazioa eta herritartasuna kultura eta erlijio anitzeko inguruetan gaia jorratu du. Horietaz aparte, nazioarteko mintegiko gazte partaideen hainbat testigantzen berri ere izango dudu. Mahaiko moderatzaileak Budi Pjahjono (Indonesia) eta Paul Ortega (Euskal Herria) izango dira.

Herritartasuna kultura eta erlijio anitzeko gizarteetan ekitaldia hurrengo asteartean, abenduaren 18an izango da, arratsaldeko 19tan, Bilboko Bizkaiko Batzar Nagusietako Hitzaldi Aretoan, Hurtado Ametzaga kaleko 6. zenbakian. Aldi bereko itzulpena egongo da.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Pax Romana

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco