Azken berriak
atzera ES|EN
Hizkuntzen Nazioarteko Urtea

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2007ko maiatzaren 16ko Osoko Bilkuran, A/RES/61/266 erabakiaren bidez, 2008 Hizkuntzen Nazioarteko Urtea izendatu zuen. Nazio Batuek era horretan hizkuntzak eta eleaniztasuna munduko aniztasun kulturalaren oinarritzat nabarmentzen ditu, elementu horiek edozein alorretan garapen iraunkorra bultzatzeko beharrezkoak direla azpimarratuz, bai nazioartean, baita eskualde edo eremu nazionalean ere.
Batzar Nagusiak, Erakundearen barruan komunikazio eleaniztuna bermatzea eskatu du, geroz eta nabariagoa den ingelesaren erabilpena mugatzeko asmoz, eta Estatuak suspertu nahi ditu hizkuntzen inguruko begirunea, batez ere desagertzeko zorian daudenen inguruko, sustapena eta babesa bultzatzen dituzten ekimenak antolatzeko, aniztasun linguistikoa eta eleaniztasunaren gaiei ekinez.
UNESCO Etxeko Hizkuntzen AMARAUNA taldea Hizkuntzen Nazioarteko Urteko izendapenarekin bat datorrelarik, 2008ko urtean aniztasun linguistikoaren inguruko hainbat ekintza antolatuko ditu, bere garaian berrien sail honetan azalduko direlarik.

INFORMAZIO GEHIAGO:

http://www.un.org/spanish/events/calendario/intern_years.html

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco