Azken berriak
atzera ES|EN
EUSKARA, IMMIGRAZIOA ETA HIZKUNTZA ESKUBIDEAK LAN JARDUNALDIA

Azaroaren 29an UNESCO Etxeko AMARAUNA taldeak eta IKUSPEGI-Euskal Immigrazio Behatokiak Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak lan jardunaldia antolatu zuten Nervion Hotelean (Bilbon).

Jardunaldi hau AMARAUNA eta IKUSPEGIk garatzen ari diren Hizkuntzak eta Immigrazioaren proiektuaren barne kokatzen da: gaur egun Erkidegoan immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea eta horiei buruzko datu bilketa helburua duen proiektua, hain zuzen ere.

Landa lanean zehar aurkituriko datuen argitan hizkuntzaren inguruan lan egiten duten hainbat pertsonaren iritziak biltzeko antolatu zen azaroko lan jardunaldia, haien arteko eztabaida sustatzeko eta etorkizun hurbileko eskenatokiak irudikatuz, kudeaketa egokiagoa bultza dezaketen aldagaiak identifikatzeko. Jardunaldiak ikuspegi praktikoa zuten ideiei inguruko hausnarketa bultzatu zuen, iritzi hauek hurrengo hilabeteetan argitara aterako den Hizkuntzak eta Immigrazioaren proiektuaren emaitzei gehituko direlarik.

Jardunaldian zehar euskara, immigrazioko hizkuntzak eta hizkuntza eskubideen alorrean lan egiten duten erakundeak bildu ziren, 50 pertsonek parte hartu zutelarik. Bertan izan ziren Eusko Jaurlaritza (Immigrazio sailekoak eta Hezkuntza sailekoak), Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, EUDEL, Gernika Gogoratuz, Durangoko Berritzegune, HELDU, SOS Arrazakeria, Topagunea, Zenbat Gara, eta hainbat erakunderen ordezkariak.

Hausnarketa bultzatzeko asmoz, egunean zehar zenbait pertsonen aurkezpenak entzuteko aukera izan zuten partaideek. Eduardo Ruiz (Hizkuntza aniztasuna kudeatzeko zenbait ideia), Agustin Unzurrunzaga (Zer egin hizkuntza aniztasunarekin?), Alberto Agirreazaldegi (Ikasle etorkinak eta eskola. Sortutako galderak eta zalantzak), Mario Zapata (Begirada bat soziolinguistikaren ikuspuntutik), Amelia Barquin eta Uri Ruiz Bikandi (Hizkuntza kudeaketa eta eskola), Julen Zabalo eta Iker Iraola (Kolektiboen eta nazioen hizkuntza eskubideak) eta David Anaut (Begiratu bat, orbitatik) izan ziren testu hauen aurkezleak.
Horien bidez ideiak mahai gainean jarri eta parte hartzaileek ildo horretatik ekin zioten eztabaidari.

AMARAUNA eta IKUSPEGIk jardunaldia eta proiektu osoaren emaitzak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko dituzte 2008. urtean zehar.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Amarauna

Ikuspegi

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco