Azken berriak
atzera ES|EN
Unescok Interneteko tresna bat aurkeztu du, gizarte-zientzietako ikerketa politika publikoen zerbitzura jartzeko

Unescoren 34. Konferentzia Orokorrean berretsi egin zen garrantzitsua dela oso beharrezko tresnak sortzea zientzialarien, arduradun politikoen eta gizarte zibilaren arteko elkarrizketa sustatzeko, eta, horren bidez, egungo munduaren erronka ugariei aurre egiteko.

Erronka horri erantzun nahirik, Unescok tresna bat aurkeztu du, politika publikoak lantzen laguntzeko, gizarte- eta giza-zientzietako nazioarteko ikerketan oinarrituta lagundu ere.

Gizarte-Aldaketen Kudeaketarako Programak (MOSTek) diseinatu eta garatu du zerbitzu berria, eta, azaroaren 15etik, doan erabiltzeko moduan dago Unescoren web orrian. Bertan, sarbide pertsonalizatua eskaintzen da, hainbat gune garrantzitsutara iristeko. Adibidez, funtsezko materialak lortu ahal izango dira, leku (hiri, herrialde, eskualde) bati dagozkion politikak formulatzeko(kasuen ikerketak), hala nola gizarte aldaketekin zerikusia duten gaiak (hirigintza, migrazio-fenomenoak, giza eskubideak, garapen iraunkorra eta abar).

Bereziki gizarte- eta giza-zientzietako Unesco katedren sareari esker mundu osoan egindako ikerketek hornituko dute tresna etengabe eduki berriz.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Politika publikoetarako ikerketa-tresna

Erabiltzeko gida

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco