Azken berriak
atzera ES|EN
Unesco Etxeak IberoMaB-en XI. Bilkuran esku hartu du Maitencillon (Txile)

Unesco Etxeak, Unescoko aholkulari Itziar Rodriguez Urbietaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzarekin zein Unescoren Gizakia eta Biosfera (Man & Biosphere, MaB) izeneko programarekin lankidetzan arituta, Latinoamerika eta Karibeko MaB Batzordeen Sareak eta Biosfera Erreserbek (IberoMaBek) azaroaren 6tik 8ra arte Valparaisoko eskualdean (Txile) egindako bileran parte hartu du, 18 herrialdetako MaB Batzordeetako ordezkariekin batera.

Bileran, Euskadiko kasua sistematizatzeko ekimena aurkeztu zen, hain zuzen ere, Urdaibaiko Biosfera-Erreserba eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Garapen Iraunkor eta Ingurumen-Hezkuntzarako Unesco katedra barne hartzen dituena, mundu osoan kasu bakarra eta berezia den aldetik, beste inon ez dago-eta Unesco Katedra bati lotutako biosfera-erreserbarik. Mab-Unescok eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen-arloan Esku Hartzeko Zuzendaritzak proiektu hori babesten dute; izan ere, Urdaibai adibidetzat hartuta, Biosfera-Erreserba/Unesco Katedra binomioaren potentzialtasunak aztertzen ari dira, eta, geroago, 2008an, beste herrialde batzuetan aplikatu nahi dute, IberoMab eta gisako biosfera-erreserben sareen artean dagoen lankidetzaz baliatuta. Hainbat herrialdek interesa agertu dute proiektuan parte hartzeko.

Bileran, nagusiki, Munduko Biosfera-Erreserben III. Kongresua (Madril, 2008ko otsailaren 4tik 9ra) prestatzen eta antolatzen aritu ziren, IberoMaBeko biosfera-erreserbek hartan esku-hartze eraginkorra izan dezaten, ekarpenak egin diezazkieten Kongresuko dokumentu nagusiei, eta Madrilgo Ekintza-Plana prestatzen lagun dezaten, hurrengo sei urteetan hori izango baita bide-orria mundu osoko biosfera-erreserbentzat. Jardunaldiotan, Valparaiso hiria bisitatu zuten, Gizadiaren Ondare izendatua bera, bai eta La Campana-Peuelasko biosfera-erreserba ere. Erreserba hori Kostaldeko mendikatean kokatuta dago, eta Txileko eko-eskualde mediterranearrean babestuta dauden gune apurretako bat da. Txiletar palmondoen (Jubaea chilensis-en) azken basoetako bat izatea du ezaugarritzat, mediterranear basoek bereizgarritzat dituzten formazio batzuk izateaz gain. Nabarmentzekoa du flora eta faunan daukan espezie-aniztasun handia, hala nola ekologia-, zientzia-, hezkuntza-, kultura- eta jolas-garrantzia, Unescok 1985ean biosfera-erreserba izendatu zuenetik.

INFORMAZIO GEHIAGO:

MaB Unesco programa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco