Azken berriak
atzera ES|EN
AMERIKAKO HIZKUNTZA ANIZTASUNA. MEXIKOTIK HEGO KONORAINO liburuaren kaleratzea

Hizkuntzen AMARAUNAk Amerikako hizkuntza aniztasuna. Mexikotik Hego Konoraino (EREIN) liburua argitaratuko du, abenduaren 5tik 9a bitartean 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko delarik.

Argitalpen horrek, AMARAUNA taldekoen eta hainbat idazleren artikuluak biltzen ditu, Amerikako aniztasun kulturala ezagutzeko oinarrizko informazioa eskainiz; kontinente horretako hizkuntzen egoeren artean egun dauden aldeak islatzen ditu, kontutan hartuta Amerika aniztasun linguistikoaren ikuspegitik kontinente aberatsenetariko bat dela.
Gizartean hizkuntza-aniztasunaren balioa zabaldu nahi du liburuak, aniztasun kulturala oinarrizko giza eskubide eta herrialde ezberdinen berdintasunezko garapena bultzatzeko berme moduan azalduz. Era berean, salaketa modu bat ere izan nahi du, egun desagertzeko arriskuan dauden Amerikako hainbat hizkuntza eta kulturen inguruko arreta sustatzeko eta hizkuntzen berreskuratze lanaren garrantziari buruzko kontzientzia eta sentsibilizazioa bultzatzeko.

Amerikako hizkuntza aniztasuna. Mexikotik Hego Konoraino kontinenteko hainbat mapa ditu hizkuntza bakoitzaren kokapena emanez, hizkuntza-familiaka hartuta: bertako hizkuntza familiak, ofizialak diren jatorrizko hizkuntz europarrak eta kreolerak.
Liburu hau euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko da eta, Durangoko Azoka ondoren, Euskal Herriko hainbat liburu-dendetan egongo da salgai.
 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco