Azken berriak
atzera ES|EN
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

1960ko azaroaren 25ean, Patria Mercedes Mirabal, Minerva Argentina Mirabal eta Antonia Mara Teresa Mirabal dominikarrak, Mirabal ahizpak haien herrialdean esaten dietenez, bortizki hil zituzten, guztiz baztertzen zutelako Rafael Leonidas Trujilloren diktadura-erregimena.

1999ko abenduaren 17an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izendatu zuen azaroaren 25a, ahizpen hilketa oroitzeko.

Noeelen Heyzer Emakumeen Laguntzarako Nazio Batuen Funtseko zuzendari exekutiboaren hitzetan, Emakumeek gorrotorik, indarkeriarik eta pobreziarik gabeko mundua nahi dute, aukera eta eskubide berak emango dituen mundua, zorioneko mundua eta mundu segurua denontzat.

UNESCO Etxeak ahotsa eman nahi die indarkeria jasaten duten munduko emakume guztiei, egun hori sentsibilizazio-, gogoeta- eta ekintza-eguna izan dadin, eta agerian gera dadin "Genero-indarkeria dela agian giza eskubideen urraketarik lotsagarriena. Genero-indarkeriak jarraitzen duen bitartean, ezin esan dezakegu aurrerapen errealik egiten ari garenik berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko". Kofi Annan Nazio Batuen idazkari nagusi ohiaren hitzak dira horiek.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco