Azken berriak
atzera ES|EN
Azaroak 15: FILOSOFIAREN MUNDUKO EGUNA

Azaroaren 15ean ospatu zen Filosofiaren Munduko Eguna, eta, hori dela eta, UNESCOren El Correo aldizkariak txosten bat eman berri du argitara. Bertan, gaur egungo zortzi filosofok hainbat pentsamolde eta kulturatakoak euren gogoeta plazaratu dute filosofiak gaur egun munduan duen egitekoaz.

Jostein Gaarderrek, Ioanna Kuuradik eta Peter J. Kingek, besteak beste, ingurumenari, politikari edo kultura-aniztasunari buruz egin dute hausnarketa, eta guztiek ondorio bera atera dute: filosofiak zorroztu egiten du ikuspegi kritikoa, eta erremintak eskaintzen ditu dogmatismoen eta manipulazioen kontra borroka egiteko; beraz, filosofiak ez du errealitatetik isolatuta eta hitz hutsetan geratu behar.

Txosten horretaz aparte, UNESCOren Correo aldizkariak bi atzera begirako proposatzen ditu: bat, Filosofoen txokoa aurrez aldizkarian argitaratutako elkarrizketen bilduma, eta bestea UNESCOk goraipatutako filosofoak biltzen dituena.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

El Correo de la UNESCO Aldizkaria

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco