Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Eskubideen Hezkuntzarako Munduko Programari buruz Europan egin den Lehen Eskualde Bileran hartu du parte UNESCO Etxeak

Giza Eskubideen Hezkuntzarako Munduko Programari (WPHRE) buruz egin den Europako lehen Eskualde Bileran izan da Cristina Linaje, UNESCO Etxeko hezkuntza saileko teknikaria. Bilera pasa den azaroaren 5 eta 6an egin zen, Estrasburgon (Frantzia). UNESCOk, Europako Kontseiluak eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoak (ACNUDH) elkarrekin antolatu zuten batzarra. Europako Lankidetza eta Segurtasunerako Antolakundearen Giza Eskubide eta Erakunde Demokratikoen Bulegoaren (OSCE/ODIHR) laguntza ere izan zuten.

Guztira 56 herrialdetako ordezkariek hartu zuten parte bileran. Helburuak, honako hauek:

  • Giza eskubideen aldeko hezkuntzan Europan izan diren esperientziak ebaluatzea. Horretarako, abian diren praktikak berrikusiko dira eta bidean aurkitu dituzten arazo eta trabak aztertuko;

  • Lankidetzaren eta informazioaren trukaketa sustatzea, bai OSCEko herrialdeen artean, bai herrialde horien eta Europako Kontseiluaren artean;

  • Giza Eskubideen Hezkuntzarako Munduko Programaren ezarpena ebaluatu eta zabaltzea;

  • Hainbat herrialdetan landu diren argitalpenak eta hezkuntza-materialak eta abian diren ekimenak ezagutaraztea. Beste, helburu batzuen artean.

UNESCO Etxeak, bere aldetik, Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzari buruz abian den Euskadiko Ekintza Planaren zehaztapenak eta ikuspegiak ezagutarazi zituen. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak, beste zenbait erakunde eta antolakuntzaren laguntzarekin, bultzatutako ekimena da ekintza-plan hori. Orobat, giza eskubideen eta bakearen aldeko hezkuntzan diharduten elkarteen Foroa berriki eratua ere aurkeztu zuen UNESCO Etxeak Estrasburgoko bileran.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Giza Eskubideen Hezkuntzarako Munduko Programa (WPHRE)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco