Azken berriak
atzera ES|EN
GELA (MEHATXATUTAKO HIZKUNTZEN IKASKETA TALDEA) ren 15 URTEAK OSPATZEKO JARDUNALDIAK

Belen Uranga, UNESCO Etxeko Hizkuntzen AMARAUNA saileko arduraduna, azaroaren 9an Bartzelonan izan zen GELA taldearen 15. urteurrena ospatzen zuten jardunaldietan.

Mehatxatutako Hizkuntzen Ikasketa Taldea (GELA) Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Fakultatean eratu zen 1992. urtean, bertako ikasle talde batek bultzatuta, Carme Junyent irakaslearen koordinaziopean, taldeko zuzendari moduan. GELA akademi arloan orokorrean ikertzen ez ziren hizkuntzen inguruko lanak bultzatzeko asmoarekin sortu zen, hala nola hizkuntz aniztasunaren aldeko ezagutza eta begirunea sustatzeko helburuarekin. Horretarako, hiru lan lerroei ekin zioten: hezkuntza, ezagutza transferentzia eta ikerketa. Horretaz aparte, aktiboki parte hartzen dute hainbat sareetan eta beste erakundeekin kolaborazioak egiten dituzten, Hizkuntzen AMARAUNA horien barne.

Carmen Junyentek Hizkuntzen AMARAUNA elkarlanean aritzen da eta UNESCO Etxeak 2006an argitaratutako Hizkuntzen Mundua. Munduko hizkuntzei buruzko txostena liburuko egileetako bat da. Bestalde GELA taldeak momentu honetan AMARAUNAK aurrera daraman Immigrazioa eta Hizkuntzak proiektuan laguntzen du.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

GELA

Jardunaldien programa

Hizkuntzen AMARAUNA

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco