Azken berriak
atzera ES|EN
KOOPERA Zentroan giza-eskubideen ikuspegiari buruzko ikastaro berria

Giza eskubideak eta giza garapena Giza Garapenari buruzko 2000. urteko txostenean agerian geratu zen lotura dagoela garapenaren eta giza eskubideen artean. Aukera-berdintasuna, gobernantza egokia, eskubideen eta askatasunen defentsa ezinbestekoak dira pobreziari aurre egiteko. Hori dela-eta, beharrezkoa da garapen ekintzetan giza eskubideak sartzea.

Honen ildotik, KOOPERAn garapenerako lankidetzaren programazioan giza eskubideen ikuspegia sartzeari buruzko lantegia antolatu du, abenduaren 10etik 14ra bitartean, abenduaren 3an prestatze saio bat izango delarik. Lantegi honen helburua da parte-hartzaileak prestatzea giza eskubideen ikuspegiaren printzipioak eta metodologia sar ditzaten garapenerako lankidetzaren programazio-prozesuetan.

Ikastaroan parte-hartzeko baldintzak hurrengo hauek dira: garapenerako lankidetzaren programazioari buruzko ezagutzak edo/ta esperientzia Esparru logikoa izatea, eta giza eskubideei buruzko ezagutzak edo/ta esperientzia izatea.

Izena emateko epea 2007ko azaroaren 15etik 30era bitartean izango da.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCO Etxea Giza Eskubideak - Ikastaroa

LOTURA INTERESGARRIAK:

Alto Comisionado para los Derechos Humanos

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco