Azken berriak
atzera ES|EN
Urdaibaiko Biosfera Erreserban prestatutako hezkuntza-materialak aurkeztuko dituzte Ingurumen Hezkuntzako 4. Nazioarteko biltzarrean, azaroaren 24tik 28ra, Ahmadabaden, Indian.

Azaroaren amaieran egingo da Ingurumen Hezkuntzako IV. Nazioarteko Biltzarra. Tbilisiplus30 izendatu dute aurtengoa, Tbilisiko biltzarra egin zenetik 30 urte bete direla oroitzeko. Han ezarri ziren ingurumen heziketako oinarriak, hain zuzen. UNESCOk, Nazio Batuen Ingurumen Programak (PNUMA) eta Indiako Gobernuak babestuko dute konferentzia.

Biltzarrean, ingurumenaren alorrean egin diren aurrerapenak ebaluatuko dira, eta etorkizunean aurre egin beharreko gaiak zehaztuko, izan ere ingurumen-hezkuntzak iraunkortasunaren alorreko hezkuntzari egin baitio bide.

Gobernu, erakunde eta antolakuntza ugaritako hezkuntza eta ingurumen sailetako ordezkaritza zabala biltzea espero da. Biltzarraren gai nagusiak landuko dituzte, 2005-2014 Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadako zutabeetan oinarritutako gaiak. Baina, berebat, arreta berezia eskainiko zaio biltzarrean aztertuko den gai transbertsalari: klima-aldaketari, hain zuzen.

Euskal ordezkaritza lantalde honetan ariko da: Biosfera Erreserbak eta Gizateriaren ondare diren guneak: Garapen iraunkorrari buruz ikasteko laborategiak. UNESCOren MaB programak antolatu du lantalde hori. Biosfera erreserbetarako eta erreserbek prestatutako hainbat hezkuntza-material aurkeztuko dira bertan. Hala, Urdaibain, Ingurumen-Hezkuntzan lantzeko argitaratu eta diseinatu diren materialak aurkeztu eta aztertuko dira, eredu praktiko gisa.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Ingurumen Hezkuntzako 4. Nazioarteko biltzarra

UNESCO: Garapen iraunkorrerako hezkuntzaren Nazio Batuen hamarkada

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco