Azken berriak
atzera ES|EN
GIZARTE ZIBILA UNESCO NAZIOARTEKO FOROA

Mikel Mancisidor UNESCO Etxeko Zuzendariak eta Helena Orella Proiektuetako arduradunak, Gizarte Zibila UNESCO Nazioarteko Foroan hartu dute parte pasa den urriaren 25ean, UNESCOren Konferentzia Nagusiaren 24. batzarraren baitan.

Gizarte zibilarekin lan egitea, horixe izan da foroaren goiburua, eta bi sesiotan banatu da jarduna:

Goizeko saioan Herritarrak eta munduaren gobernua. Elkarrekin jardun gaia aztertu da. Herritarrek munduaren gobernuan zer-nolako eragina duten eta UNESCOrekin elkarrekintza bat ezartzeko bitarteko egokienak zein diren sakonduko da saio horretan.

Arratsaldeko saioan, berriz, gai hau jorratu dute: Elkartzeko modu ugari UNESCOren helburuak lortzeko. Era askotako elkarteak bideratzeko dauden moduak aztertuko dira, emaitza onak eman dituzten lankidetza kasu zehatzak oinarri hartuta. Foroaren amaieran partaideek adierazpen bat adostu dute.

Kontuan hartu behar da gizarte zibilak gero eta gehiago hartzen duela parte UNESCOren lan-esparruetan eta erakunde honekin harremanetan jartzeko bideak ere bilatzen dituela. Hori dela eta, foroan aztertu da lankidetza hori eskualde, nazio eta nazioarte mailan nola indartu daitekeen, eta, horrez gain, praktikarik egokienak nola zabaldu eta lankidetzaren kultura nola sustatu daitezkeen ere jorratu da. Foroan bildu dira UNESCOko Estatu Kideak, parlamentariak, UNESCO Talde eta elkarteetako kideak eta alor pribatuko ordezkariak.

 

Informazio gehiago:

    Gizarte zibila UNESCO

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco