Azken berriak
atzera ES|EN
Munduko Liburutegi Digitala sortzea

UNESCOk eta Amerikako Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak batu egingo dituzte indarrak Munduko Liburutegi Digitala sortzeko. Hala adostu zuten bi erakundeek Parisen, UNESCOren egoitzan, 2007ko urriaren 17an sinatutako hitzarmenean.

Mundu osoko liburutegi eta kultura-erakundeetatik datozen material bitxi eta ezohikoak digitalizatu ahal izatea ahalbidetuko du liburutegi hau sortzeak. Gero, doan zabalduko dira eduki horiek guztiak Internet bidez. Material horien artean izango dira mapak, eskuizkribuak, liburuak, musika-partiturak, soinu-grabazioak, filmak, grabatuak eta argazkiak.

Hainbat arrazoi daude Munduko Liburutegi Digitala sortzeko ekimena abiatzeko: herrien eta kulturen arteko elkar-ulertzea bultzatzea, interneteko kultura edukien kalitatea eta aniztasuna handitzea eta hezkuntzan laguntzea. Proiektuaren helbururik nagusienetako bat da garatze bidean dauden herrietan liburutegietako artxibo-materialak digitalizatzeko baliabideak sortzea, modu horretan herrialde eta eskualde guztiek Munduko Liburutegi Digital horretan parte hartzeko aukera izan dezaten, eta bertan ordezkaturik egon daitezen.

Munduko Liburutegi Digitala Nazio Batuetako sei hizkuntza ofizialetan ariko da lanean (arabieraz, txineraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta errusieraz) baita portugesez ere. Tokiaren, dataren, gaiaren eta erakunde parte-hartzailearen arabera bilatzeko eta nabigatzeko sistema izango du.

"Liburutegiek berebiziko garrantzia dute denok informazioa eskueran izan dezagun bermatzeko eta jakintzaren gizarteak eraikitzeko bide horretan", azpimarratu zuen Koichiro Matsuurak, UNESCOko Zuzendari Nagusiak..

UNESCOk, aurrez, Munduaren Memoria Programarekin abiatutako lanari jarraipena ematen dio egitasmo honek. Ondare dokumentala babestea da arestian aipatutako programa horren helburua. Munduko hizkuntzen, herrien eta kulturen aniztasuna islatzen duten heinean, ondare hori munduaren eta bere memoriaren egiazko ispilua baita. Baina memoria hori ahula eta hauskorra da, egunero-egunero desagertzen direlako behin betiko haren puska ordezkaezinak. Hain zuzen, horretarako sortu du UNESCOk Munduaren Memoria Programa: mundu osoko liburutegietako eta artxiboetako funtsak gordetzeko eta haien zabalpen unibertsala bermatzeko.

1800. urtean sortua, Amerikako Estatu Batuetako kultura arloko erakunde federal antzinakoena da Kongresuko Liburutegia. Munduko liburutegi handiena ere bada: 450 hizkuntza desberdinetako 143 milioitik gora liburu eta dokumentu gordetzen dira bertan. s.

Informazio gehiago:

    Munduaren Memoria Programa

    UNESCO (2005): Gure ondare dokumentalaren zaintza. (word 131KB)

    UNESCO eta liburutegiak eta artxiboak (pdf  - 76KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco