Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak UNESCOren 34. Konferentzia Nagusian hartuko du parte

UNESCOren 34. Konferentzia Nagusia Parisen izango da urriaren 16tik azaroaren 3ra bitartean, Georgios N. Anastasopulos (Grezia) presidente dela. Konferentzia horretan biltzen dira bi urtetik behin erakundea osatzen duten 193 Estatu Kideak. Aurten, mundu osoko ia 2.000 partaide, Estatuburu, Gobernuburu eta ministro elkartuko dira bertan.

Biurteko ekitaldi honetan lau bilera nagusi izango dira: ministerio arteko bi mahai-inguru, bata hezkuntzari buruz eta bestea zientziari buruz, Gazteen Foro bat eta gizarte zibilaren Nazioarteko beste Foro bat.

UNESCO Etxeak aktiboki hartuko du parte antolatutako ekitaldietan, bereziki 2007ko urriaren 25ean egitekoa den gizarte zibilaren Nazioarteko Foroan. Bilera honen helburua da gobernuz kanpoko bazkide nagusien parte-hartzea indartzea hala nola hautetsiena, parlamentariena, herri-agintariena, GKE-ena, UNESCO zentroena edo alor pribatuarena, UNESCOren epe ertainerako estrategiaren helburuak lortzeko.

Horrekin batera, Konferentzia Nagusian onartuko da epe ertainerako estrategia (2008-2013), baita 2008-2009rako programa eta aurrekontua ere. Batzorde Eragileko Estatu Kideen erdiak ere berrituko dira, eta UNESCOri dagozkion esparruetako erabakiak ere batzar honetan hartuko dira.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCOren Konferentzia Nagusia

UNESCOren epe ertainerako estrategia (2008-2013)

El Correo de la UNESCO Aldizkaria ( 8. zbk., 2007) Preparar el porvenir

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco