Azken berriak
atzera ES|EN
Urriaren 16a : ELIKADURAREN MUNDU-MAILAKO EGUNA

Elikaduraren Mundu-mailako eguna dela-eta, UNESCO Etxeatik jakinarazi nahi dugu Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak, bere zuzendari nagusi Jacques Diouf Doktorearen mezu baten bidez, hau adierazi duela: elikadura egokia eskuragarri izatea oinarrizko giza eskubidea dela, eta horrek Estatuentzako betebeharrak eta ardura kolektiboa dakartzala berekin. Hala ere, 854 milioi pertsona baino gehiagok (gehienak garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleak eta landa-eremuetako langileak) gosea eta desnutrizioa pairatzen dituzte, eta ez daukate elikagaiak ekoizteko eta bizitza osoa eta duina izateko beharrezkoak diren baliabideak eskuratzeko biderik.

Jacques Diouf Doktorearen hitzetan, Elikatzeko eskubidean ikuspuntu aldaketa bat behar da: ez da karitate-egintza bezala ulertu behar, eskubidetzat hartzen hasi behar da. Gizaki guztiek elikagai-horniketa egokia eta erregularra izatea bermatzea betebehar moral bat baino gehiago da, eta handiak izan daitezkeen etekin ekonomikoak lortzeko inbertsio bat baino gehiago: oinarrizko giza eskubide baten gauzatzea da, eta munduak baditu hori praktikan jartzeko bitartekoak .

Testuinguru horretan, UNESCO Etxearen Koopera zentroak "Elikatzeko Eskubidea, Premiazkoa" kanpainako erakusketa aurkezten du. Kanpaina hori Prosalus, Espainiako Caritas, Mugarik Gabeko Albaitariek eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzak sustatzen dute, eta haren helburua elikatzeko eskubidea errespetatzea, babestea eta bermatzea da, oinarrizko giza eskubide den aldetik.

 Erakusketa UNESCO Etxearen Koopera zentroan izango da, azaroaren 19tik 30era, 15.00etatik 19.00etara.

 Informazio gehiago:

Elikaduraren Mundu-mailako eguna

Dosierra - NBEko Liburutegia

Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea (FAO)

FAOko zuzendari nagusiaren mezua, Elikaduraren Mundu-mailako Eguna dela-eta

Elikatzeko Eskubidea kanpaina

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco