Azken berriak
atzera ES|EN
Urriaren 5a : IRAKASLEEN MUNDU EGUNA

Irakasleei eta maila guztietan kalitatezko hezkuntza emateko egiten duten berebiziko lanari omen eta aitortza egiteko asmoarekin Irakasleen Mundu Eguna ospatu da urriaren 5ean, 1966an Irakasleen Egoerari buruzko UNESCO/LANE Gomendioa hitzartu zela oroitzeaz bat.

Aurten, Mundu Egun hau ospatzeko antolatu diren ekitaldien artean azpimarratu da zein garrantzitsua den irakasleen lan-indarrak modu eraginkorrean planifikatzea. Koichiro Matsuura UNESCOren Zuzendari Nagusiak bere mezuan dei egin du irakasleei buruzko estatistika-datu osoak, egokiak eta espektro zabalekoak eskaintzeko. Baina datu horiez gain, bestelako informazioa ere eskatu du: irakasleen helburuak zein diren, euren formazioaren ondorioak lanean ari direla osatutako formazioa barne zeintzuk diren, eta zein oztopo eta baliabide izan dituzten, bai eurek eta bai irakasle-elkarteek, hezkuntzari buruzko erabaki nagusienetan parte-hartze eraginkorra lortzeko.

Hezkuntzaren agertokia konplexuagoa bihurtu da eta korapilatze horrek harreman zuzena du gizartea aldatzen doan abiadura eta sakontasunarekin. Hezkuntza jada ez da eskolan bakarrik jasotzen, eta irakasleak ez dira egungo hezitzaile bakarrak. Hala ere, eurak dira irakasteko egoera egokienak sor ditzaketen eragileak.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Unescoko Zuzendari Orokorraren mezua

Txostena: UNESCO (2007) La educacin vctima de la violencia armada

Elkarrizketa : Ms docentes, ms mujeres y disparidad salarial. Juan Cruz Perusia (UNESCOren estatistika institutoa)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco