Azken berriak
atzera ES|EN
Zientziaren Mundua UNESCOren aldizkaria: azken zenbakia eta klima-aldaketari buruzko monografiko berezia.

UNESCOren webgunean eskueran dago jada A World of Science (Zientziaren Mundua) aldizkariaren azken zenbakia. UNESCOren Natur Zientzien atalak argitaratzen du zientzia dibulgaziorako agerkari hori. Hiruhileko honetako zenbakian, balio zientifiko handiko gaiak jorratzen dira, eta dibulgatzaileak oso, aldi berean.
Besteren artean, nabarmentzekoa da honakoa: Mundu beroagoa mundu gaixoagoa izango da, Andrew Dobsonek idatzia. Garapenaren Biologia eta Ekologia

Saileko parasitologia ekologikoan aditua da Dobson, Princetongo Unibertsitatean. Artikuluan zehazten duenez, klima-aldaketak eta horrek eragindako tenperatura igotzeak alterazioa du espezieen banaketan eta gaixotasun kutsakorrak ugarituko ditu.

Artikulu oso interesgarria sinatzen dute UNESCOko uraren gaian adituek ere. Munduko lurrazpiko akuiferoak egoki kudeatzeko eta gordetzeko premia nabarmentzen du idatziak. Duela gutxi arte, akuiferoak ez ziren baliatzen haietatik ura ateratzeko, baina uraren premia gorria dela-eta, kontinente afrikarrean batez ere, eta ur eskasian dauden beste latitude batzuetan ere bai, beharrezko bihurtzen ari da lurrazpiko ur-begi horiek erabiltzea gero eta egarrituago dauden herriak asetzeko.

Aldizkariaren bertsio digitala eskueran dago hainbat hizkuntzatan, gaztelaniaz besteak beste, UNESCOren natur zientzietako atalaren webgunean.

UNESCOren Natur Zientzietako Atalak ale monografiko batekin ospatu nahi izan du bosgarren urteurrena. Zenbaki horretan Zientziaren Mundua aldizkarian klima-aldaketari buruz argitaratu diren artikulu guztiak bildu dituzte, batik bat ingurumenean eragiten ari den kalte eta ondorioen ingurukoak. Hala, gai honekin lotuta hainbat alor eta agertokitan egindako ikerketa ugari bildu dituzte monografikoan, agerian uzteko planeta berotzen ari dela eta horrek ekosistemen biziraupenean ez ezik espeziearen beraren biziraupenean ere eragiten duela.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Aldizkaria: A world of science. UNESCO.

Ale monografikoa. 2007ko urriak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco