Azken berriak
atzera ES|EN
Afrikan Milurteko Helburuak Lortzeko Lantalde sortu berria aurkeztu du Ban Ki-moonek.

Afrikan Milurteko Helburuak Lortzeko Lantaldearen sorrera iragarri zuen Ban Ki-moonek irailaren 14an. Lantalde horretan, Nazio Batuez gain, nazioarteko eragile garrantzitsuek esku hartuko dute, hala nola Afrikako Batasunak, Europako Batasunak, Nazioarteko Moneta Funtsak eta Munduko Bankuak.

Lantalde honen helburua da Milurteko Garapen-Helburuak (ODM) 2015 baino lehen lortzea; horretarako, Afrikako herrialdeen garapena bultzatzeko ahalegina bizkortu beharko du, konpromiso hori bete.

Afrikan izan diren historia arrakastatsuek erakutsi digute Milurteko Helburuak eskuragarri izaten jarraitzen dutela, baldin eta gobernuek eta nazioarteak euren konpromisoak berehala betetzen badituzte: hau da, etxeko politikak indartzen eta inbertsioak handitzen badituzte. Hala zehaztu zuten Taldeko kideek.

Lantaldeko kideek iragarri zuten babesa emango dietela Afrikako gobernuei, osasun, hezkuntza, azpiegitura, elikadura-segurtasuna eta nekazaritza alorretako programak ezartzeko.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Afrika eta Milurteko Garapen-Helburuak

Milurteko Garapen-Helburuak

Milurteko Kanpaina Espainia Aitzakiarik ez 2015

Pobrezia Zero

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco