Azken berriak
atzera ES|EN
HEZKUNTZAK ARDURA DU : UNESCOren Estatistika Institutuaren beste txosten bat

Hezkuntzaren Adierazleei buruzko Munduko Programaren baitan (WEI), UNESCOren Estatistika Institutuak Hezkuntzak ardura du txostena aurkeztu berri du. Programa honetara bildutako 19 herrialdetako hezkuntza-sistemetan zein aurrerapen izan diren aztertzen da txostenean. WEI programaren helburua da hezkuntza-politiketako gai nagusien inguruko ikuspegi konparatzailea ezartzea, eta ikuspegi horretatik abiaturik herrialde talde zabal bateko hezkuntza-sistemetan aldaketak bultzatzea.

Argitalpenean, Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko Erakundeko (ELGE) herrialdeekin ere ezartzen dira konparazioak, batez ere hezkuntza-kalitatearen ebaluazioari eta goragoko ikasketa-mailetarako sarbideari dagokienean. Osotara, txosten honetan 63 herrialderi buruzko informazioa jasotzen da; garapen-maila desberdina dute herrialdeok, munduko biztanleriaren %71 ordezkatzen dute eta Barne-Produktu Gordin (BPGd) osoaren %90 ekoizten dute.

Txostenean ematen diren datuen artean honakoak daude: hezkuntzako gastuen erabilpena, mailak, emariak, iturriak edo 2005eko ikasturtearen amaieran zeuden irakasle eta ikasgela kopuruaren informazioa.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Hezkuntzak ardura du txostena

Informazio orokorra

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco