Azken berriak
atzera ES|EN
Nazio Batuen Konferentzia Orokorraren 62. ekitaldiaren irekiera

Hastera doan lan-urtea Nazio Batuen historiako bizienetako bat izango dela iragarri zuen NBEko Idazkari Nagusiak, Ban Ki Moonek, pasa den irailaren 25ean Batzar Orokorraren 62. ekitaldia zabaldu zuenean. Ekitaldia urriaren 3an amaituko da; agendan 163 gai, ekonomia-garapenaren, gizartearen ongizatearen eta giza eskubideen ingurukoak, besteak beste.

Ehun Estatuburu eta gobernuburu baino gehiago bildu ziren urteroko hitzorduan; haien aurrean Banek ahalegin handiagoa egiteko asmoa duela berretsi zuen mundu mailako erakunde hau berrindartzeko; hala, gaur egungo munduaren eskakizunen neurrira egon dadin.

Aipatutako gaien artean, adierazi zuen atsedenik gabe egingo duela lan Darfurren bakea lortzeko eta zehaztu zuen Sudango Gobernuak agindutako konpromisoa bake-elkarrizketan parte hartzea eta su-etena ezartzea beteko duen esperantza duela.

Gaineratu zuen Ekialde Erdian bakea lortzea hil ala bizikoa dela inguru hartako egonkortasunarentzat eta mundu osokoarentzat. Eta beharrezkoa dela indarkeriarekin eta okupazioarekin amaitzea, eta Palestinako Estatua osatu behar dela, bere buruarekin eta Israelekin bakean.

Iraki dagokionez, eta NBEren bulegoak lurralde hartara itzultzeari buruz zehazki, Idazkari Nagusia honela mintzatu zen: NBEk bere lana egin behar du negoziazio politikoak eta nazioaren berradiskidetzea bultzatzeko eta herritarrei laguntza humanitarioa helarazteko.

Bestelako gairik ere jorratu zuen Idazkari Nagusiak: Afganistango egoera, armen ugaritzearen kontrako borroka eta bezperan klima-aldaketaren inguruan egindako bilera.

Bizi dugun garaiaren adierazle gisa jo nuen klima-aldaketa. Iritsi da ekiteko garaia. Ekin dezagun beraz, baina gauden ziur berotze orokorrari eman beharreko irtenbideak ez direla herrialdeen garapen ekonomikoaren lepotik etorriko
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Nazio Batuen Konferentzia Orokorraren 62. ekitaldia

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco