Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOk argazki lehiaketa antolatu du gazteek euren ikuspegia erakuts dezaten lurreko ingurumenean izaten ari den aldaketari buruz.

UNESCOren Geozientzietako Nazioarteko Programak argazki lehiaketa antolatu du Lurraren Aurpegi Aldakorra gaiaren inguruan. Helburua da gazteei begiak zabaltzea planetaren egoeraren inguruan. Lehiaketa 15 eta 20 urte bitarteko mundu osoko gazteei zabaldua dago, 40 sari banatuko dira eta izen emateak 2008ko urtarrilaren 31n itxiko dira. Hautagai bakoitzak koloretako argazki bakar baten bidez lurraren paisaia zein azkar ari den aldatzen erakutsi beharko du, bere ikuspegi baikorra edo ezkorra. Lurra Planetaren Nazioarteko Urtean ardatz diren hamar gaietako bat islatu beharko du irudiak:

1. Zorua Lurraren epidermis bizia, planeta gure eskuetan
2. Lurrazpiko urak erabilpen iraunkorraren alde
3. Naturen arriskuak arriskuak gutxitu, onurak baliatu
4. Lurra eta osasuna ingurumen seguruagoa eraiki
5. Klima-aldaketa Gertaeren lekukotza
6. Baliabideen gaia ustiapen iraunkorragoaren alde
7. Megapoliak sakonago zulatu, seguruago eraiki
8. Lurraren erraiak azaletik sustraietara
9. Ozeanoa denboraren amildegiak
10. Lurra eta bizitza: aniztasunaren sorburuak

Irudiek, bai hirietakoek eta bai landa-inguruetakoek, naturaren indarrak berak edo gizakiaren eskuak paisaian eragindako aldaketak islatu beharko dituzte.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Argazki lehiaketa Lurraren Aurpegi Aldakorra

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco