Azken berriak
atzera ES|EN
Herri Indigenen Eskubideen Adierazpena onartu da

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Batzar Nagusiak Herri Indigenen Eskubideen Adierazpena onartu zuen pasa den irailaren 13an, bi hamarkada oso negoziatzen aritu ondoren. Nazioarteko tresna izango da adierazpen hori, mundu osoko indigena komunitateetako 370 milioi lagunetik gora babesteko sortua.
Testua aldeko 143 botorekin onartu zen; lau izan ziren aurka Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Zeelanda Berria eta Australia eta 11 abstentzio.

Deklarazioak 46 artikulu jasotzen ditu eta gutxieneko batzuk ezartzen ditu herri indigenen eskubideak errespetatzeko; hala nola, lurraren jabegoa, bizi diren lurraldeetako natura-baliabideetara iristea, euren ohituren errespetua eta babesa eta autodeterminazioa.

Hezkuntza, osasuna eta lanaren inguruko eskubide banakakoak eta kolektiboak ere onartzen dira dokumentuan.

Testuaren punturik garrantzitsuenetako bat indigenek lurra edukitzeko daukaten eskubideari buruzkoa da. Hainbat artikulutan aipatzen da lurrak edukitzeko, erabiltzeko eta lantzeko eskubidea dutela. Ildo berean, xedatzen du Estatuek bermatu egin behar dutela lur, lurralde eta baliabide horien babes juridikoa eta aitortza, eta ezin dutela inolako lekualdaketarik egin herri indigena interesatuek aske, aurretiaz eta ondo informatuta emandako baimenik gabe, ezta kalte-ordain bidezkoa eta zuzena aurrez hitzartu gabe ere.

Testuak, halaber, hezkuntza elebidunaren garrantzia azpimarratzen du. Eta adinekoen, emakumeen zein adin txikikoen baldintza sozialak eta ekonomikoak etengabe hobetzea ahalbidetuko duten neurri bereziak hartu beharra ere aipatzen du.

Deklarazioa ez da zuzenbide aldetik loteslea, baina tresna dinamikoa da nazioarteko arauen artean eta indigenak babestu beharko ditu bazterketaren eta marjinazioaren aurka.
 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Herri Indigenen Eskubideen Adierazpena

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco