Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak esku-hartze aktiboa izan du Stockholmeko Uraren Munduko Astean

Josu Sanz UNESCO Etxeko ingurumen saileko arduradunak World Water Week delakoan hartu du parte pasa den abuztuan, urtero Stockholmen egin ohi den Uraren Munduko Astean, alegia. Bilkura hau Uraren inguruan munduan egiten den bilkurarik nagusiena da lankidetzaren eta politikaren ikuspegik. Bertan bildu dira gai honen inguruko eragile eta erakunde guztiak: Nazio Batuen babespeko agentziak eta programak (UNWATER, UN HABITAT, UNICEF edo UNESCO), bost kontinenteetako agintariak, bai nazioen ordezkariak eta bai herrietakoak, eta garapenaren alorreko gobernu-erakundeak eta erakunde multilateralak.

Aurtengo gaia, aste osoko ardatza, honakoa izan da: Klima Aldaketak ur-baliabideen irisgarritasuna eta segurtasuna nola mehatxatzen duen. Ardatz horren inguruan, World Water Week-en esperientziak aurkeztu dira, eztabaida-foroak zabaldu dira, etorkizuneko politiken inguruko berri eman eta eztabaidatu da, etorkizuneko erronkei garbitasun falta, ur-ingurumenaren babesa edo uraren gaineko politiken gobernatze hobea, adibidez eman beharreko erantzun orokorrak aurkeztu dira, eta, batez ere, eragile-sare bat osatu da, urtez urte astebetez etorkizuneko politikak eta ekintza orokorren agertokiak zehazteko, eta, hala, ura eta garbitasuna eskaini ahal izateko behar gehien dutenei.

Hala, UNESCO Etxeak, besteak beste, EUWIren lan-bileran hartu du parte; Ura eta Garapenaren gaian Europako Batasuneko ekimena da EUWI. Eta Nazio Batuen Uraren Agentziak, UNWATER delakoak 2008ari begira Nazio Batuek Garbitasunaren Nazioarteko Urtea izendatu baitute izango diren ekintzen inguruan eragileei egindako galderetan ere esku hartu du.

World Water Week-aren amaieran, 140 herrialdetik gorako ia 2500 partaideak ados agertu dira emandako aurrerapausoak nabarmenak izanagatik ere, premiazkoa dela ekintza orokor zabalago eta hobeagoa, munduko pobreziari, garbitasunaren arazo lazgarriari, ur eskasia gero eta larriagoari eta etorkizuneko agertokiei klima-aldaketari, kasu aurre egiteko.

INFORMAZIO GEHIAGO:

World Water Week

Revista: A world of science. UNESCO. Octubre 2007

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco