Azken berriak
atzera ES|EN
Irailak 3-14: Desertifikazioari buruzko NBEren biltzarra. Madril

Irailaren 3tik 14ra, 191 herrialdetako ordezkariak bildu dira Madrilen, Aldeen Biltzarreko VIII. Bilkura-aldian, Desertifikazioari aurre egiteko Nazio Batuen Konbentzioan (CP-8). Datozen hamar urteetarako plan estrategikoa prestatzea izan da biltzar horren xede nagusia; desertifikazioak eragiten dituen ingurumen-erronkak aintzat hartuko dituen plan estrategiko bat garatzea, hain zuzen ere.

Alde horretatik, biltzarrak iraungo duen 12 egunetan, gosetea, pobrezia eta migrazio-mugimenduak izango dituzte aztergai, besteak beste.

Desertifikazioari buruzko NBEren Konbentzioko Idazkaritzak honako hau nabarmendu du: desertifikazioak Lurreko lurzoruaren %41i eragiten dio, eta, bertan, 2 mila milioi lagun bizi dira.

Horrez gain, lurralde horietako biztanle gehienak garapen-bideko herrialdeetan daude eta pobrezian bizi dira.

Afrika da desertifikazioa gehien pairatzen duen kontinentea. Hala ere, Europako hego-mendebaldean orain dela gutxi izandako lehorteek eta suteek frogatzen dute desertifikazioa arazo globala dela; hala azpimarratu du NBEk.

Nazio Batuen Unibertsitateak orain dela gutxi egindako txosten batek aditzera eman duenez, datozen 10 urteetan baliteke 50 milioi pertsonak emigratu behar izatea, hain zuzen ere, bizibidea arriskuan ikusten dutelako. Hori dela eta, dokumentu horrek herrialdeei ekintza eraginkorrak sustatzeko proposatzen die.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Desertifikazioari aurre egiteko Nazio Batuen Konbentzioa

UNESCO eta desertifikazioa

    Web gunea: http://www.unesco.org/mab/ecosyst/drylands.shtml

    Foiletoa http://www.unesco.org/bpi/pdf/memobpi40_desertification_es.pdf

    El Correo de la UNESCO aldizkaria. 2006ko ekainak: http://portal.unesco.org/es/ev.php-URL_ID=33055&URL_DO=DO_TOPIC&URL_SECTION=201.html

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco