Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOk beste argitalpen bat atera du, MEMORIA DEL MUNDO programaren baitan

Kariberako UNESCOren Kluster bulegoak gidaliburu hau argitaratu berri du: Mitigando el Desastre: Gua estratgica para el manejo de riesgos en colecciones patrimoniales.

Argitalpena Ikus-Entzunezko Artxiboen Ikerketarako Zentroko aditu-talde batek idatzi du, eta, bertan, dokumentu-bildumak hondamendi naturaletatik eta berokuntza globalaren ondorioetatik babesteko hainbat ekintza azaltzen dira. Izan ere, hondamendi naturalek eta berokuntza globalaren ondorioek kalte konponezinak eragiten dituzte liburutegietan eta artxiboetan.

Gidaliburua Interneten kontsulta daiteke, ingelesez eta gaztelaniaz. Bertan, gai horri buruzko dokumentu osoak eta hainbat baliabide daude; adibidez, bibliografiak eta adituen direktorioak.

Gidaliburua UNESCOren Memoria del Mundo programaren baitan prestatu dute. UNESCO 1997an sortu zen, eta, batez ere, gizateriaren dokumentazio-ondarea babesteko eta digitalizatzeko lan egiten du.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Mitigando el Desastre: Gua estratgica para el manejo de riesgos en colecciones patrimoniales

Web gunea: http://webworld.unesco.org/mitigating_disaster/index.html

Dokumentua:http://infolac.ucol.mx/mow/biblioteca/mitigando_el_desastre.pdf (pdf 4.29 MB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco