Azken berriak
atzera ES|EN
Argitalpen berria : BAKERAKO GIZA ESKUBIDEARI BURUZKO LUARCAKO ADIERAZPENA

La Declaracion de Luarca sobre el Derecho Humano a la paz (Bakerako Giza Eskubideari buruzko Luarcako adierazpena) liburua argitaratu berri da (Oviedo, Mad, 2007ko abuztua, or.: 530).

Monografia hori lau hizkuntzatan argitaratu da (gaztelania, katalana, frantsesa eta ingelesa), eta, bertan, ikuspegi holistikoa bultzatu da. Hau da, bakea nazioartean beste ekonomia-mota bat ezartzearekin lotzen du, desberdintasunak, bazterketa eta pobrezia ezabatuko dituen ekonomia-mota bultzatzearekin; izan ere, horiek guztiek egitura-mailako indarkeria eragiten dute, eta hori ez da bateragarria bakearekin.

Luarcako adierazpena Espainiako gizarte zibilak nazioarteko eztabaidari egin dion ekarpena izan da; eztabaida horri, hain zuzen, 2009an emango zaio amaiera, gizarte zibilaren behin betiko testua onartzen denean. Giza Eskubideen Nazioarteko Eskubidea Garatzeko eta Aplikatzeko Espainiako Elkarteak (AEDIDH) bere ekarpena proposatuko dio Nazio Batuen Erakundeari, eta kodetze ofizialari ekitera bultzatuko du; kodetze hori, hain zuzen, Batzar Nagusiak Bakerako Giza Eskubideari buruzko Adierazpen Unibertsal bat onartzen duenean amaituko da.

Liburu hori egiteko, hainbat erakunderen lankidetza eta laguntza izan da: Bakerako Kultura Fundazioa, Agncia Catalana de Cooperaci al Desenvolupament Generalitat de Catalunya, Valdesko Udala (Asturias), Unesco Etxea eta Oviedoko Unibertsitatea.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Declaracin de Luarca (pdf - 207 KB)

Mad Argitaletxea

Revista Tiempo de Paz. (n 80, 2006) : La Paz como derecho humano

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco