Azken berriak
atzera ES|EN
Haitzuloak Gizadiaren Ondare izendatzeko Espainiaren eskaria 2008rako

Irailaren 3an, ICOMOSko aditu batek (Leku eta Monumentu Historikoen Nazioarteko Batzordea) ebaluazio-ikustaldi bat egin zuen Santimamieko haitzuloan UNESCO Etxeak ere parte hartu zuen, Espainiaren 2008rako Gizadiaren Ondare izendapen-eskaria zela-eta: " Kantauri itsasoaren ertzeko Paleolitoko labar-artea ".

Izendapen-eskari horren aurkezpenean Kantabriako gobernua da buru, eta bertan, Asturiasko, Kantabriako eta Euskadiko Paleolitoko horma-artea duten ehun haitzulo baino gehiago biltzen dira; izendapen horrek Altamirako haitzuloena osatuko luke, 1985ean UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatutakoa.

Ebaluazioan, hiru autonomia-erkidegoetako 14 haitzulo aztertu dira, haien artean Ekain eta Santimamie. Gero, ICOMOSek txosten bat egingo du, eta bertako gomendioak 2008ko uztailean Quebecen izango den Gizadiaren Ondarearen Batzordean eztabaidatuko dira, izendapen hori eman ala ez erabakitzeko.

Izendapen-eskaria egiteko arrazoia argia da: Espainiako iparraldeko haitzuloek 1985ean Altamirako haitzuloari onartu zitzaizkion balio berberak dituztela. Izan ere, haitzulo horietan, Paleolitoko labar-margo ugari daude, oso egoera onean, zenbait teknika aplikatuz egindakoak dira eta milaka urtean zehar iraun dute; beraz, bakarrak eta oso bereziak dira hori ezinbesteko eskakizuna da UNESCOk ondare bat Gizadiaren Ondare izendatzeko. Gainera, kultura-adierazpen horrek inplikazio garrantzitsuak izan zituen gizadiaren historiarako, eta artearen sorreran funtsezkoa izan zen.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCOren Munduko Ondarearen Zentroa

UNESCO Etxea (2004). UNESCO eta Munduko Ondarea (pdf - 590 KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco