Azken berriak
atzera ES|EN
CEDAWek 25 urte bete ditu

Emakumeen kontrako Diskriminazioa Desagertzeko Batzordeak 25. urteurrena ospatu du 39. biltzarrean. Biltzar luzea izan da, 2007ko uztailaren 23tik abuztuaren 10era arte iraun baitu, eta ospakizuna uztailaren 23an egin zuten.

Batzordea Emakumeen kontrako Diskriminazio Oro Desagertzeko Hitzarmeneko 17. artikuluaren ondorioz sortu zen, aztertzeko zenbateraino egin zuten aurrera haren xedapenak aplikatzen.

Emakumeen kontrako Diskriminazio Oro Desagertzeko Hitzarmena emakumeen giza eskubideak hobekien biltzen dituen ituna da, eta munduko emakumeen egoera hobetzea du helburu. Batzar Nagusiak onartu zuen, 1979ko abenduan, eta 1981ean sartu zen indarrean. Funtsean, emakumeen eskubideen nazioarteko dekretua da.

Hitzarmenarekin bat, estatuek emakumeen kontrako diskriminazioa desagerrarazi behar dute, emakumeek euren eskubide zibil, politiko, ekonomiko eta kultural guztiak erabil ditzaten. Halaber, Hitzarmenak estatuek hartu beharreko neurriak ezarri zituen, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzearren. Hala ere, lorpen horiek guztiak teorikoak dira nazioartean, eta benetako lanaren aurrekariak baino ez dira: Emakumeen kontrako Diskriminazio Oro Desagertzeko Hitzarmena eta giza eskubideak babesteko bestelako bitartekoak herrialdeetan bete behar dira.

Hitzarmena 30 urteko baino gehiagoko lanaren emaitza izan zen, eta Emakumeen Egoera Juridikoari eta Sozialari buruzko Batzordeak landu zuen. Batzordea 1946an sortu zen, emakumeen egoera bertatik bertara jarraitzeko eta haien eskubideak sustatzeko, eta lagundu du nabarmentzen zenbat esparrutan ukatzen dieten emakumeei gizonezkoekiko berdintasuna. Hainbat hitzarmen eta itun ondorioztatu dira emakumeek aurrera egiteko ahaleginetatik, baina funtsezko eta sakonena Emakumeen kontrako Diskriminazio Oro Desagertzeko Hitzarmena da.

Nazio Batuetako Giza Eskubideetarako goi mandatari Louise Arbourrek CEDAWen 25. urteurreneko ospakizunean parte hartu zuen. NBEren egoitzan egin zuten, New Yorken, 2007ko uztailaren 23an.

Arbourrek Emakumeen kontrako Diskriminazioa Desagertzeko Batzordearen lana nabarmendu zuen, emakumeen oinarrizko bermeak errespetatzeko, eta Batzordeak historian lortu dituenak eta Emakumeen kontrako Diskriminazio Oro Desagertzeko Hitzarmena bete egin dadin zaintzeko egin dituen ahaleginak azpimarratu zituen.

BESTE DOKUMENTU INTERESGARRI BATZUK:

25. urteurreneko ospakizuna

Ospakizunari buruzko berriak  

39. biltzarreko egitaraua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco