Azken berriak
atzera ES|EN
GIZA ESKUBIDEEN KONTSEILUAREN 5. BILERAN UNESCO ETXEAREN PARTE-HARTZEA

UNESCO Etxea GKE bat da, eta ECOSOCen erakunde aholku-emailea. Hori dela-eta, Giza Eskubideen Kontseiluaren batzarretan parte har dezake bere bitartekari-lana hobeto egiteko; gizarte zibilaren eta nazioarteko esparruaren arteko bitartekari-lana, alegia.

Parte-hartze hori bi ekintzaren bitartez gauzatu da: ekitaldi paralelo bat antolatu zen batzarretan zehar, eta Written Statement (idatzizko aldarrikapen) bat aurkeztu zen Global Campaign on the Human Right to Peace (Kanpainia globala Bakerako Giza Eskubidearen alde izenburupean.

Bosgarren Batzarraldia ekainaren hamabian hasi zen. Egun horretan Palais de Nations-era hots, Kontseiluaren egoitzara joan zen UNESCO Etxea, eta ekitaldi paralelo bat egin zuen: Global Campaign on the Human Right to Peace (Kanpainia globala Bakerako Giza Eskubidearen alde) . Ekitaldiko burua Mikel Mancisidor izan zen; alegia, UNESCO Etxearen zuzendaria. Hark irekiera-hitzaldia egin zuen, eta azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela gizarte zibila bakerako giza eskubidearekiko sentsibilizatzeko ahaleginak etengabeak izatea.

Hauek izan ziren mahaiko beste kide batzuk: Karmelo Faleh irakasle jauna, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea Las Palmas de Gran Canariako Unibertsitatean; Susan Mathews andrea, Giza Eskubideetarako Goi Komisiarioko Bulegoko ordezkaria; Alfred de Zayas jauna, American College of Switzerland-eko irakaslea; eta Thomas E. McCarthy jauna, Torturaren Kontrako Mundu Erakundeko eskubide ekonomiko, sozial eta kulturaletako programaren managerra.

Mahaiko kide guztiek parte hartu zuten, eta zenbait alderdi azpimarratu zituzten bereziki; GKE-ek hala nola, UNESCO Etxeak AEDIHReb eskutik bakerako giza eskubidea aitortua izan dadin egiten duten ahalegina, eta azken horrek duen lotura zuzena eta inplikazioa, bai giza eskubide oinarrizkoenak izatearekin, bai giza duintasunaren oinari minimoak betetzen dituen bizi mailarekin.

Ekitaldiak ordubete iraun zuen, eta GKE-etako ordezkariak eta ACNUDHen bulegoko hainbat sailetako ordezkariak egon ziren jendartean. Galderen azken txandan gai bat izan zen nagusi: bakerako giza eskubidearen kontzeptua bateratzerako, egindako kontsulta-prozesuan testuinguru geografiko eta kultural desberdinetan zer ondorio eta zailtasun izan diren.

INFORMAZIO GEHIAGO:

GIZA ESKUBIDEEN KONTSEILUA

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco