Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren Biosfera Erreserben Sareko gazteen trukerako programa

UNESCO ETXEA - Euskal Herriko UNESCO Zentroak, eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde antolamendu eta ingurumen sailak;18-25 urte bitarteko Urdaibai eta penintsulako beste biosfera erreserbetako gazteak UNESCOREN BIOSFERA ERRESERBEN SAREKO TRUKERAKO IX.DEIALDIAn parte hartzera gonbidatzen dituzte.

Urdaibain urriak 31 eta azaroaren 7a bitartean ospatuko den programaren helburu nagusia Urdaibai Erreserba eta ingurumenaren kontserbazioan eta ingurumen gestio arloan egiten den lana ezagutaraztea da. Era berean, ingurumenarekiko gazteen sentsibilizazioa bultzatu, bertako programetan partehartzea eta erretserba desberdinetako gazte ekimenen eta esperientzien trukaketa bultzatu nahi da.

Programak Urdaibain egonaldia, erreserbaren ingurumena ezagutzeko ekintza kulturalak eta ingurugiro arlokoak eta Garapen Jasangarriari buruzko Urdaibaiko X. Jardunaldietan partehartzea (2004ko azaroaren 4tik-6ra) eskeintzen du.

Informazioa eta izen-emateak:

UNESCO Etxea

Ingurumen Saila

(34) 94 4276432

j.sanz@unescoetxea.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco