Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO ETXEAK CONGOK ANTOLATUTAKO GARAPENARI ETA GIZARTE ZIBILARI BURUZKO 2007KO FOROAN PARTE HARTU ZUEN

Marta Urrutxi, KOOPERA zentroko arduraduna, Garapenari eta Gizarte Zibilari buruzko 2007ko foroan izan zen. Foro hori CONGOk antolatu zuen; hau da, Nazio Batuei aholku emateko izaera duten GKE-en Konferentziak. Foroa ekainaren 28tik 30era egin zen, Nazio Batuen Genevako egoitzan.

600 pertsona bildu ziren bertan gizarte zibileko eragileak, gobernuak eta enpresak. Helburua gizarte zibilak ECOSOCen Goi Mailako Bilerari egin beharreko ekarpena pentsatzea eta prestatzea izan zen. Bilera hori uztailaren lehenengo astean egin zen, eta bertan, pobreen aldeko garapen ekonomikoaz, pobreziaz eta goseaz hitz egin zen. Foroa lantalde eta konferentziatan banatu zen, eta Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko moduak eta garapenari buruzko beste gai batzuk eztabaidatu zituzten.

Foroa uztailaren 30ean amaitu zen eta Azken Adierazpena (oraindik argitaratu gabea) egiteaz gain, ECOSOCi zer gomendio zehatz egingo zizkioten erabaki zuten. Gero, gizarte zibileko ordezkariek ECOSOCen Bileran aurkeztu zituzten gomendio horiek.

INFORMAZIO GEHIAGO:

CONGO Garapenari eta Gizarte Zibilari buruzko 2007ko Foroa

ECOSOC

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco