Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOren txosten berria, Hezkuntza-arloko etikari eta ustelkeriari buruz

Joan den ekainaren 6an, Corrupt schools, corrupt universities: What can be done [Ikastetxe ustelak, unibertsitate ustelak: Zer egin daiteke?] izeneko txostena aurkeztu zuen UNESCOk. Txosten horretan salatzen denez, zenbait ustelkeria-ekintza direla-eta munduko hezkuntza-sistemak larriki ahultzen edo kaltetzen ari dira, eta horrek milioika milioi dolarreko kostua du estatuentzat; ekintza kaltegarri horien artean aipatzen dira: lizitazioa publikoak iruzur bidez lortzea, fondo publikoak bidegabe erabiltzea, matrikula-eskubideak legez kontra jasotzea, azterketetan iruzur egitea eta beste zenbait ustelkeria..

UNESCOko Hezkuntza Antolamendurako Nazioarteko Erakundeak (IIPE) Etika eta ustelkeria gaiari buruz egindako ikerketa-lanen emaitza da txosten hori. Argitalpen horretan, hezkuntza-arloan ustelkeria-arazoak duen garrantzia eta haren izaera aztertzen dira. Gizarteari, bere osotasunean, zenbateko kostua eragiten dion ere azaltzen da, bai eta arazoa konpontzeko hartu beharreko neurriak zehazten ere. Horretaz gain, munduko eskualde guztietako herrialdeetan egindako zenbait ikerketa ere aurkezten dira. Kasu horiek argi eta garbi uzten dute agerian mota askotako jokabide ustelak daudela, hala nazio txiroetan nola aberatsetan

Argitalpenaren egileek Hezkuntza-arloan adituak diren Jacques Hallak eta Muriel Poisson-ek zenbait gomendio ematen dituzte ustelkeriari aurre egiteko, eta benetako adibide batzuk ere ematen dituzte, zenbait neurri erraz hartuta jokabide ustelak nola desagerrarazi diren erakusteko. 

 

ARGIBIDE GEHIAGO:

Corrupt schools, corrupt universities: What can be done txostena (pdf 1,33MB)

Egileei egindako elkarrizketa  (pdf 36KB) 

Hezkuntza-arloko etika eta ustelkeria gaiari buruzko ikerketa-proiektua (IIPE - UNESCO)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco