Azken berriak
atzera ES|EN
Giza garapenari buruzko txostena 2004

Uztailak 15ean Giza garapenari buruzko txostena 2004 aurkeztu zen

Uztailak 15ean Garapenerako Nazio batuen Programak (PNUD) landuta, Giza garapenari buruzko txostena 2004 aurkeztu zen. Beste batzuen artean, Nelson Mandela (Hego Afrikako aurre presidentea), Amartya Sen (1988an Ekonomiako Nobel saria eta Giza garapenari buruzko txostenaren sortzaileetariko bat) eta Shirin Ebadiren (2003ko Bakearen Nobel Saria) kolaborazioa izan du.

1990tik, urtero PNUDek aditu talde bateri Giza garapenari buruzko txostena idaztea eskatzen dio, mundu mailan garrantzia duen gaiak lantzeko asmoarekin. Arlo akademikoko, gobernuko eta gizarte zibileko profesionalez osatutako mundu mailako aholulari sare batek, datuak, ideiak eta praktikekin laguntzen dute, txostenean argitaratutako analisiak eta proposamenak babesteko.

Giza garapenaren indizeak(IDH) herrialde baten batezbesteko aurrerabideak neurtzen dituen adierazlea da giza garapenaren oinarrizko hiru dimentsio jarraituz: bizi itxaropena, hezkuntza, helduen alfabetatze tasaren batezbestekoa, lehen, bigarren eta hirugarren hezkuntzan matrikulatutakoen tasa brutoa eta PIB.

Oraingo edizioan, txostenaren gai nagusia "Kultura askatasuna gaurko mundu pluralean" da, giza garapenerako eta demokraziarentzat eta politikaren egonkortasunerako elementu oinarrizkoa dela azpimarratuz.

Mileurteko Garapenaren helburuetan zentratuta, txostenean nazioarteko migrazio mugimenduak, kultura, hizkuntza, erlijio, etnia aniztasuna eta polita plurikulturalen diseinua eta inplementazioa aztertzen dira.

Honekin lotuta, 2004ko Giza garapenari buruko txostenak arlo desberdinetan ezarritako politika publikoak aztertzen ditu, hezkuntza elebidunetik eta deskriminazio positibotik hasita erreprezentazio proportzionaleko sistema berriak eta federalismorarte.

Autoreak baieztatzen dute pertsona guztiek hizkuntza, erligio eta etnia identitatea mantetzeko eskubidea dutela. Identitate hau onartu eta babesten duten politikak jartzea da gizarte multikulturalen garapena lortzeko modu bakarra. Globalizazioak ezin du arrakastarik izan kultur askatasuna errespetatu eta babesten ez badira.

Giza garapenari buruzko txostena 2004

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco