Azken berriak
atzera ES|EN
"MILURTEKOAREN GARAPEN-HELBURUAK EZ UKITU" EKAINAREN 7AN EGINDAKO KALE-EKINTZA

Alemanian egindako G8 taldearen bilera dela-eta, eta Zero Pobrezia kanpainaren barruan, Euskadiko GKE-en Koordinakundearen gizarte-mobilizazioen eta kanpainen taldeak UNESCO Etxeak ere parte hartzen du kale-ekintza bat egin zuen Bilbon, ekainaren 7an, 11:00etatik 13:00etara, Plaza Biribilean, eta 18:00etatik 20:00etara, Areatzan.

Milurtekoaren Garapen helburuak ez ukitu lelopean, kale-ekintza bat egin zen. Bertan, G8ko kideak eta, aurrez aurre, Milurtekoren Garapen Helburuak irudikatu zituzten. Antzezpenaren bidez, gizarte zibilaren eta konpromiso politikoaren garrantzia azpimarratu ziren, Milurteko Garapen Helburuak bete ahal izateko.

Kale-ekintzan, agiri bat irakurri zuten eta kanpainako materialak banatu zituzten. Gutun bat ere bidali zuten zenbait komunikabidetara.

Ekintzak espero genuen arrakasta izan zuen, eguraldi ona egin baitzuen, parte hartu zuten GKEk sarean lan handia egin baitzuten eta herritarrek oso ondo hartu baitzuten. Ekintzak aurretik jarritako helburuak bete zituen; hau da, herritarrak sentsibilizatzea lanean jarraitu behar dugula, Milurtekoaren Garapen Helburuak bete daitezen .

INFORMAZIO GEHIAGO:

Komunikabideentzako gutuna

Zero probezia kanpaina

Milurteko garapen helburuak

Millenium Project

Euskal Herria: Milurtekoaren Deklarazioaren aldeko sinadura

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco