Azken berriak
atzera ES|EN
Eusko Jaurlaritzak bat egiten du biodibertsitatearen galera geldiarazteko Countdown 2010 Europako ekimenarekin

Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren bidez, bat egin du Countdown 2010 ekimenarekin; ekimen hori gobernu, udal, GKE eta Europako bestelako erakundeek osatzen duten eragile-sare bat da, eta biodibertsitatearen galera geldiarazteko berariazko konpromiso bat izenpetzen dute. Atxikimendu hau Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen den data berdinetan egingo da.

Countdown 2010 ekimenaren helburu nagusia Europako gobernu guztiek eta jendarte zibileko kide guztiek, maila orotan, 2010a baino lehen, biodibertsitatearen galera geldiarazteko beharrezko neurriak hartzea da; helburu hori ezarrita dago dagoeneko Garapen Iraunkorraren gaineko Johannesburgoko Mundu-mailako Gailurrean, 2002an.

Gaur egun, EAEko lurraldearen % 23 inguruk babes ekologikoa du, parke natural, erreserba, biotopo edo Natura 2000 Sarearekin lotutako bestelako figuraren baten pean.

INFORMAZIOA GEHIAGO:

COUNTDOWN 2010

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco