Azken berriak
atzera ES|EN
Ekainak 7 : MILURTEKOKO GARAPEN HELBURUEN aldeko GGKE-en Koordinakundeak kale-ekintza antolatu du

Alemanian G8koak egiten ari diren goi-bileraren harira, eta Zero Pobrezia Kanpainaren esparruan, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko Gizarte Mugimendu eta kanpainetarako taldeak -UNESCO Etxea ere kide da- kale-ekintza bat antolatu du Bilbon ekainaren 7rako, osteguna. Batetik, 11:00etatik 14:00etara, Plaza Biribila izango da elkargunea; eta, bestetik, 18:00etatik 20:00etara, Areatza pasealekua

Milurtekoko Garapen Helburuekin ez dago bromariklelopean egingo da kale-ekintza; bertan, G8 taldea osatzen duten kideak irudikatuko dira, Milurtekoko Garapen Helburuekin jolasean arituko balira bezala; ekintzaren helburua honako hau da: helburu horiek lortzeko nahitaezkoa da bai gizarte zibilaren konpromisoa, bai politikarien konpromisoa.

Kale-ekintzan, bestalde, manifestu bat irakurriko da, eta kanpainarekin zerikusia duen materiala banatuko da.

Informazio gehiago:

Zero Pobrezia Kanpaina

Milurtekoko Garapen Helburuak

Millenium Project

Euskadi: Milurteko Deklarazioari Atxikimendu Dokumentua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco