Azken berriak
atzera ES|EN
"Urtze-aldia, gori-gorian dagoen gaia" 2007KO INGURUMEN NAZIOARTEKO EGUNAREN GAI NAGUSIA

2007. urtean, munduko eguraldi joeretan aldaketak gertatzen ari direla argi geratzen ari da. Nazioarteko adituek diotenez, klima aldaketari buruzko laugarren txostena prestatzerakoan agertzen diren datuak nabarmen etsigarriak dira. Hortaz, Nazioarteko Ingurumen Eguneko gai nagusiak lurraren berotzearen ondoriorik nabarmenena azpimarratu nahi izan du: poloen urtze-aldia eta horren ondorioak.

"Urtze-aldia, gori-gorian dagoen gaia" lelopean, Ingurumen Nazioarteko eguneko ekimenek Nazioarteko Poloen Urteko gehigarri bat izan nahi dute, aldaketa klimatikoak poloetako komunitate eta ekosistemengan dituen ondorioak nabarmenduz, eta etorkizunean munduko beste alderdietan izango dituen ondorioak azpimarratuz. Poloek jazoko dituzte lehenik eta era nabarmenean aldaketa klimatikoaren ondorioak, Artikoko kasko polarraren murrizketarekin edota ibai eta aintziretako zoru glaziarren urtze azkarrekin. Zientzialarien arabera, poloetan gertaturikoa barometrotzat har daiteke mundu osoan gertatuko denaren eredua baino ez baita.

Nazio Batuen Ingurumen Programaren (UNEP) web gunean, urtero ekainaren 5ean ospatzen den Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatzeko prestatu diren ekintzen berri ematen da. Nazio Batuen Biltzar Nagusiak ekainaren 5a izendatu zuen Ingurumen Nazioarteko Eguna 1972an, Stockholmeko Nazio Batuen Giza Ingurumenaren Konferentziaren ospakizuna omentzeko.

2007ko Ingurumen Nazioarteko Egunaren ospakizun nagusiak Norvegiako Troms hirian izango dira; eta munduko hainbat herri eta hiritan komunikazio eta sentsibilizazio ekimenak prestatuko dira, guztiok garapen iraunkor eta orekatuaren eragile aktiboak izan gaitezen, ingurumen gaietan pentsamoldean aldaketak sustatzeko eta herri eta komunitate guztiek etorkizun seguru eta osasuntsuagoa izango dutela ziurtatzeko.

Gure hiri eta herri askotan ere, Ingurumen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta parte-hartzeko hainbat ekintza antolatuko dira. Urte osoan gorde behar ditugun jarrerak geureganatu eta kontzientziatu gaitezen.

Informazio gehiago:

2007ko Ingurumen Nazioarteko Eguna

UNESCO eta Klima aldaketa

Norvegiako Institutu Polarra

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco