Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO ETXEAK GARAPENARI ETA GIZARTE ZIBILARI BURUZKO 2007KO FOROAN PARTE HARTUKO DU

Marta Urrutxik, KOOPERA zentroko arduradunak, Garapenari eta Gizarte Zibilari buruz 2007an egingo den 1. foroan parte hartuko du. Foro hori CONGOk antolatu du; hau da, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari aholku emateko izaera duten GKE-en Konferentziak. Ekainaren 28tik 30era iraungo du, eta Nazio Batuen Ginebrako egoitzan egingo da.

 Garapenerako plataforma bat. 2015erako atzerako kontaketa izenburupean antolatutako foro horren helburua garapenerako munduko itun bat lortzen laguntzea da, nazioartean garapenerako adostutako helburuen lorpena sustatzeko, Milurtekoko Garapen Helburuak barne.

Foroan zehar, jardunbide egokien hainbat kasu eta adibide aurkeztuko dira, milurtekoko helburuen aplikazioan egindako aurrerapenak aztertuko dira, eta zenbait iradokizun eta estrategia aurkeztuko dira, gizarte-eragile nagusien arteko koordinazioa hobetzeko, garapenarekin lotutako alderdiak batera lantzen dituztenean.

Informazio gehiago:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco