Azken berriak
atzera ES|EN
Deialdia: UNESCOKO NATURA ZIENTZIEN SAILEAN AHOLKULARITZAN LAN EGITEKO BEKA

UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren laguntzarekin, aholkulari-lanak egiteko beka bat eskaintzen dute 9 hilabeteko egonaldia egiteko (07ko iraila-08ko maiatza) Gizakia eta Biosfera (MaB-Man and the Biosphere) programan lan eginez, UNESCOk Parisen duen egoitzaren Natura Zientzien sailean.

BALDINTZAK:

  • EAEn erroldatuta egotea.

  • 26 urte baino gehiago izatea.

  • Ingurumen Zientzietan edo Natura Zientzietan (Biologia, Biokimika, Geologia) lizentziaduna izatea, Giza Zientziak ere kontutan hartuko dira.

  • Ingelesez eta frantsesez bikain moldatzea, lanean egunero erabiltzeko moduan.

  • Nazioarteko eta EAEko iraunkortasuna ezagutu behar da; eremu babestuak eta Biodibertsitatea besteak beste.

  • Garapen iraunkorrari eta/edo antzekoei buruzko masterrak edo gradu-ondokoak izatea baloratuko da, baita nazioartean lan-esperientzia izatea ere.

Interesa dutenek curriculum vitae-a bidali behar dute, "MaB AHOLKULARITZA" adieraziz, bi helbide hauetako batera:

Postaz:

UNESCO ETXEA

Ingurumen Arloa

Urkixo Zumarkalea 60, nag. esk.

48011 Bilbo

edo Posta elektronikoz: j.sanz@unescoetxea.org

CVak bidaltzeko epea : 2007ko ekainak 15

Informazio gehiago:

unesco etxea

INGURUMEN ARLOA

Urkixo Zumarkalea 60

48011 Bilbo

Tfna: 94 427 64 32; Faxa: 94 427 25 48

j.sanz@unescoetxea.org

Interneten: Lan eskaintzak - MaB Beka

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco