Azken berriak
atzera ES|EN
Ekainak 6 : "AMAZONIA: BIODIBERTSITATE IRAUNKORRA" LIBURUAREN AURKEZPEN MINTEGIA

Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako (Elkano, 21-Bilbo) Gradu Aretoan Amazonia, biodibertsitate iraunkorra liburuaren aurkezpen mintegia egitekoa da datorren ekainaren 6an, asteazkena.

Mintegia 9:30etan hasi eta 13:30etan amaituko da. Bertan, Amazonian garapen iraunkorreko proiektuetan inplikaturik dauden zenbait herrialde latinoamerikarretako ordezkariek, liburuaren edizioaren koordinazioan edota autore gisa parte hartu duten zenbait ikertzailek eta Miren Onaindiak, EHUko Garapen Iraunkor eta Ingurumen Hezkutzarako UNESCO Katedraren Koordinatzaile eta ekitaldiaren antolatzaileak hartuko dute parte. 

UNESCO-UPV/EHU Katedrak, argitalpen honen bidez, lan-ildo bat hasten du, iraunkortasunari buruzko irakaskuntza eta ikerkuntza aktibitateetan unibertsiteen arteko kooperazioa sustatuko duena.

Mintegian parte hartzen dutenei argitalpenaren ale bana emango zaie.

Baieztapena eskertzen da, ekainaren 4a baino lehen

Informazio orokorra:

EGUNA :              2007ko ekainaren 6a

 

TOKIA:            Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola

                      Gradu Aretoan

                      Elkano, 21

                      Bilbo

                                

ORDUTEGIA:     09:30etatik 13:30era

Informazio gehiago, mintegiaren programa eta izen-emateak:

EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra

Liburutegia eraikina, 5.solairua

48940 Leioa

Tfna.: 94 601 32 49

Faxa: 94 601 32 62

catedra-unesco@ehu.es

www.ehu.es/cdsea

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco