Azken berriak
atzera ES|EN
ELGA : 2006ko GARAPENERAKO LAGUNTZA OFIZIALA

ELGAko Garapenerako Laguntza Batzordeko kideek 2006an eman zuten Garapenerako Laguntza Ofiziala aurreko urtekoa baino %5,1 gutxiago izan zen. Zenbatekoa 103.900 milioi dolarrekoa izan zen guztira. Kopuru hori Batzordeko herrialde kide guztien BPGaren %0,30 da.

Garapenerako Laguntza Batzordeko 22 herrialdeetatik, 16k bete dituzte Garapenerako Finantzazioari buruzko Munduko Goi Bileran (2002. Monterrey, Mexiko) jarri ziren helburuak. Hala ere, 2006an Sahara Azpiko Herrialdeentzako diru-laguntza handitu ez zenez, ez zen lortu Gleneaglesen G8 taldearen goi-bileran ezarritako helburua: 2010erako laguntza hori bikoiztea, alegia.

Murrizketa hori aldez aurretik iragarri zen; izan ere, 2005eko laguntzaren zenbatekoa ohikoa baino askoz altuagoa izan zen. 1997az geroztik, 2006koa izan da diru-laguntzaren lehen murrizketa. Dena den, orain arte emandako kopururik handienetakoa izan da: 2005ekoa izan zen handiena, eta, horren ondoren, 2006koa.

Informazio gehiago: ELGA

Garapenerako elkarlanean

Garapenerako Laguntza Batzordea

Garapenerako laguntza 2006

Garapenari buruzko 2006ko txostena

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco