Azken berriak
atzera ES|EN
ELIKATZEKO ESKUBIDEA : konpondu gabeko arazoa

Laster beteko dira 60 urte NBEk Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuenetik, baina, hala ere, politikarien agendetan nahiz iritzi publikoetan bigarren mailan geratu dira zenbait eskubide; adibidez, elikatzeko eskubidea, nahiz eta munduko biztanleriaren zazpirenak arazo larriak dituen elikatzeko.

Datorren urriaren 16an, FAOk Elikaduraren Munduko Eguna ospatuko du. 2007ko gaia Elikatzeko eskubidea izango da; hau da, horrekin aldarrikatu nahi da gizaki orok duela bizimodu osasungarria eta aktiboa izateko adina elikagai lortzeko eskubidea eta elikagai horiek, gainera, nutriziorako egokiak eta kulturalki onartuak izan behar dutela. Elikadura izateko eskubidea baino gehiago, duintasunez eta modu autonomoan elikatzeko eskubidea da.

Elikatzeko eskubideak onartzean, gobernuek eskubide hori errespetatzeko, babesteko eta betetzeko konpromisoa hartu dute. Munduan, 850 milioi pertsona baino gehiago dago malnutrizioak jota; hortaz, elikatzeko eskubidea agindu moral, ekonomiko eta politikoa izateaz gain, legezko betebeharra ere bada.

1996ko Elikadurari buruzko Munduko Goi Bileraz gero, FAO gogotsu ari da lanean munduko gobernuekin eta komunitateekin, oinarrizko eskubide hori onartu dadin.

2006ko Elikaduraren Munduko Egunean, elikatzeko eskubidea sustatzeko jarduerak antolatu ziren 150 herrialde baino gehiagotan. Adibidez, urriaren 16an, FAOren egoitza nagusian, zeremonia bat izan zen; urriaren 21ean, oin-lasterketa bat egin zuen Erromako erdigunean; urriaren 18an, New Yorkeko NBEren egoitzan, zeremonia berezia ospatu zen. Gainera, nazio-mailan jarduera ugari izango da; besteak beste, musika- eta kirol-saioak.

Jarraibideak

Malnutrizio egoeran dauden pertsonen indizea altua denez, eta egoki elikatzeko eskubidea bermatzearren, "Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera: bost urte geroago" delakoak jarraibide batzuk ematea erabaki zuen, 2002ko ekainean. 2004an, eta negoziazio gogorren ostean, FAOko herrialde kideek aho batez onartu zituzten jarraibide horiek. Gainera, NBEren baitan, unitate berezi bat sortzea ere onartu zen jarraibide horiek betetzen direla egiaztatzeko.

Jarraibide horiek oso baliabide praktikoak dira, herrialdeei bertako gosea desagerrarazteko egiten ari diren ahaleginetan laguntzeko. Aholku-multzo koherentea dira, eta hainbat gai jorratzen dituzte; besteak beste, lurra, ura, genetika-baliabideak, hezkuntza eta iraunkortasuna. Gose eta pobrezia desagerrarazteko programei baliabide ekonomikoak eman nahi zaizkie; adibidez, egun Brasilen eta Mozambiken aurrera eramaten ari diren programei.

Elikatzeko eskubidea onartzean, gobernuek eskubide hori errespetatu, defendatu eta betearazi behar dute. Nahitaezkoa da gose direnei entzutea, eta gobernuaren ahalmena indartzea, Milurtekoko Garapen Helburuetako lehena lortu nahi bada: 2015erako gose direnen kopurua erdira murriztea.

Elikatzeko eskubidea ez da utopia. Mundu guztian bermatzeko aukera egon badago. Herrialde batzuk hori lortzeko bide aproposetik doaz; hala ere, horretarako, guztiok hartu behar dugu parte, esan du Barbara Ekwall-ek, FAOko Elikatzeko Eskubidearen Unitateko koordinatzaileak.

FAOko albisteen zentroa - 2007ko maiatzaren 7a

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco