Azken berriak
atzera ES|EN
Lerrokatu gabeko herrialdeen mugimenduak UNESCOn izango duen berrindartzeari buruzko adierazpena

Nazio Batuek Hezkuntzarako, Zientziarako eta Kulturarako duten Erakundean (UNESCO) akreditatuta dauden Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduko kideek martxoaren 12an batzar ofiziala egin zuten. Erakundearen egoitzan bertan, Parisen, izan zen batzarra eta ekitaldi hartako burua Kubako Errepublikako Atzerri-ministroa den Felipe Perez Roque Jaun Txit Garaia izan zen. Batzar hartan erabaki zuten berrindartzea UNESCOren aurrean ordezkatutako Lerrokatu Gabeko Herrialde Taldearen lanak. Hori eginez, Mugimenduko Estatu eta Gobernu-buruek XIV. Biltzarrean hartutako erabakia bete zuten (aipatutako Biltzarra 2006ko irailaren 16an egin zen Habanan, Kuban).

 Erabaki honen bidez, UNESCOn ordezkatuta dauden Mugimenduko herrialdeek lankidetzarako asmo sendoa adierazi zuten. Asmo hori beraien interes legitimoen arlo hauek indartzeko zen: koordinazioa, kooperazioa, ordezkaritza eta babesa, UNESCOri dagokion esparruan; beti ere, modu dinamiko eta eraginkorrean, Nazio Batuen Adierazpeneko printzipioen errespetuan oinarrituta.  Era berean, UNESCOren lanak indartzeko asmoa agertu zuten, sorreran jarritako printzipioetan eta helburuetan oinarrituta, munduko herrialde guztien interes jatorren aldeko indarra areagotzeko erakundeari dagozkion esparruetan.

Ezagutzaren garai honetan Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduak (MNOAL) ekintzarako gaitasunari eutsiko dio, baldin eta eragina areagotzen badu nazioarteko lankidetzaren arlo hauetan: hezkuntzan, kulturan, kirolean, zientzian eta informazioan. Guztiak ere funtsezkoak dira herrien garapenak behar duen giza-formaziorako.

Hori dela-eta, UNESCOn ordezkatuta dauden Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduko kideek berretsi egin zuten 77 Taldea + Txinarekin lan egiteko gogoa, bi elkarteen ahaleginak osagarriak izan daitezen eta elkarrekin indartu daitezen. Hartara, gainera, Erakundeak aurre egingo die garapen bidean dauden herrialdeen interesei eta lehentasunei egoki erantzungo die.

Informazio gehiago:

UNESCOren Estatu kideak

Wikipedia: Movimiento de Pases No Alineados  [kontsulta-data: 2007ko martxoak 28]

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco