Azken berriak
atzera ES|EN
ANIZTASUN LINGUISTIKOARI BURUZKO GIDALIBURUA

2007ko Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Linguapax Institutuak eta UNESCOri Atxikitako Kataluniako Liburutegi Taldeak gidaliburu bat osatu dute. Argitalpen horretan aniztasun linguistikoari buruzko baliabideak bildu dituzte, errealitate hau jende guztiari gerturatzeko asmoz.

Gidaliburu horretan honako gai hauek landu dituzte:

  • Munduko hizkuntzak eta aniztasun linguistikoa,

  • Atlasak eta hiztegiak,

  • Aniztasun linguistikoaren babesa,

  • Material didaktikoak,

  • Arriskuan dauden hizkuntzak eta jasangarritasuna,

  • Aniztasun linguistikoa eta Internet,

  • Arauei buruzko liburuak,

  • Baliabide elektronikoak, eta

  • Erakunde espezializatuak (horien artean Munduko Hizkuntzen Amarauna)

Gidaliburu hau Entrellat izeneko buletinaren 11. zenbakia da. Buletina UNESCOri Atxikitako Kataluniako Liburutegi Taldearena da eta Josep Cru-k eta Susanna Marti-k egiten dute; hurrenez hurren, Linguapax Institutuko kidea eta Centre UNESCO de Catalunyakoa. Bi hauek Petra Van den Born-en laguntasuna izan dute; emakume hau UNESCOk Parisen duen liburutegikoa da.

Honako hauek dira Entrellat buletinaren helburuak: liburutegi publikoetako profesionalen artean komunikazioa lortzea; trukaketarako eta hausnarketako guneak sustatzeko, esperientziak eta ekimenak partekatzeko, bai UNESCOk lantzen dituen gaien inguruan, bai liburutegi publikoek egiten dituzten ekintzen eta proiektuen inguruan.

Zalantzak argitzeko aniztasun linguistikoari buruzko gidaliburuaren bertsio elektronikoan ere sar zaitezke. Centre UNESCO de Catalunyaren web orrian Biblioteques atalean sartuz gero, gidaliburua ez ezik, Entrellat-en ale zaharrak ere aurkituko dituzu.

Informazio gehiago:

Centre UNESCO de Catalunyako liburutegia

Entrellat buletina

Entrellat 11. zenbakia: Aniztasun linguistikoari buruzko gidaliburua (pdf - 847KB)

Linguapax Institutua

Munduko Hizkuntzen Amarauna

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco