Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOk "OPEN TRAINING PLATFORM" ekimena aurkeztu berri du

UNESCOk aurkeztu berri du The Open Training Platform. Ekimen honek erraztu egin nahi du, Internet bidez, prestakuntza materialen eta hezkuntzako baliabideen trukaketa eta doan lortzeko aukera. Material eta baliabide hauek garatzen hainbatek parte hartu dute: Nazio Batuen zenbait erakundek eta profesionalek, garapen-agentziek eta mundu osoko GKEk.

Plataforma honetan oso gai desberdinen inguruko baliabideak aurki daitezke: ingurumena, alfabetizazioa, informatika, garapena, kultura, aniztasun linguistikoa, osasuna eta generoa.

Era berean, edukiak egituratu egin dira, erabiltzaile oso desberdinen premia espezifikoen zerbitzura jartzeko. Honako hauek lirateke erabiltzaileak: politikagintzako arduradunak, garapen eta hezkuntza alorretako adituak, irakasleak, ikasleak, zientifikoak, dokumentalistak, kazetariak, langile sozialak eta gizarte zibileko ordezkariak.

Koichiro Matsuura-k, UNESCOren Zuzendari Nagusiak adierazpen hau egin du: Gaur egun, informazio eta komunikazio-teknologiek aukera berriak eskaintzen dituzte jakintzaz eta gaitasun praktikoez jabetzeko. Eta ondoren, Matsuura jaunak beste hau esan du: Teknologia hauek prestakuntzaren kalitatea hobetu dezakete eta, gainera, gizartean premia handiena duen jendearengana iristeko aukera ematen dute. Honez gain, bizitza osoan zehar ikasteko sistema egonkorra sortzeko gaitasuna ez ezik, ikasketa-prozesu bereiziak eta kolektiboak sortzekoa ere badu. UNESCOren ikasketarako plataforma irekiaz esan genezake adibide paregabea dela teknologiaren potentziari etekina atera eta pertsonei jakituria gerturatzeko.

Bestalde, Abdul Waheed Khan-ek, UNESCOren Komunikazio eta Informazio Zuzendariorde Nagusiak adierazpen hau egin du: Ekimen hau uste sendo baten isla da; alegia, eginkizun zabala dagoela komunitateen eta pertsonen garapenaren alde komunikazio eta informazio-teknologien erabilera areagotzeko.

Informazio gehiago:

The Open Training Platform

UNESCOren Komunikazio eta Informazio Sektorea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco